Gizaburuaga

Grebari jarraipena erabateko da Lea Ibarrean

2012/03/29
Nork

Lea Ibarreko herrietan (amankomunazgoko kide izan edo ez) erabateko izan da. Munitibar, Aulesti, Gizaburuaga, Amoroto, Mendexa eta Ispasterreko udaletxeak itxita zeuden goizean goizetik. Eta ikastetxea duten herrietan be – Aulesti, Amoroto eta Ispaster-, ikastetxeak itxita egon dira. Denda txikiek eta tabernak be baiezkoa emon diote grebari herri txiki guztietan. Okamika industrialdea (Gizaburuaga) be guztiz itxita [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Amoroto, Aulesti, Gizaburuaga, Gizartea, Herriak, Munitibar | Ez dago iruzkinik »

Lea-Artibaiko bertsolari gazteak BBK sariketako finalean sartu dira

Lea-Artibaiko bertsolari gazteak BBK sariketako finalean sartu dira

Lea-Artibaiko bertsolariek aurten be BBK sariketaren finalean egoteko txartela lortu dute. Azkan hiru urtean finalean topatu duen taldea gainditu dute horretarako: Ipar Uribe. «Iaz txapela eurek eroan zuten. Han gelditutako arantza kendu dugu gaurko [atzoko] saioan», dio Lea-Artibaiko nagusien mailan aritu den Eneko Arratek. Bi taldeetako bertsolarien artean aldaketa ugari egon dira. Ipar Uribek oso [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Amoroto, Aulesti, Gizaburuaga, Herriak, Kultura, Munitibar, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Lea Artibaiko bertsolari gazteak finalean sartu dira

Lea Artibaiko bertsolari gazteak finalean sartu dira

BBK sariketako finalean egongo da aurten be Lea Artibaiko taldea. Ipar Uribeko betsolariei irabazi diote gaur Derion, eta horrek finalerako txartela emon die. Ipar Uribe iazko irabazlea zen, baina aurten oso talde gaztea oholtzaratu du, eta bertsolarien gaztetasuna eta esperientzia falta nabaria izan da. Lea Artibaikoak, ostera, eroso aritu dira, baita txapelketan lehen aldiz aritu [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Amoroto, Aulesti, Gizaburuaga, Herriak, Kultura, Munitibar | Ez dago iruzkinik »

Lea-Artibain eta Busturialdean sinadura bilketa egingo da, Lurralde Zatitako Plana bertan behera uzteko eskatuz

Lea-Artibain eta Busturialdean sinadura bilketa egingo da, Lurralde Zatitako Plana bertan behera uzteko eskatuz

Unai Urruzuno Ondarroa ko bizilagunaren berbetan, “LZPa bertan behera uztearen alde, eta halako gauza garrantzitsuak goitik behera inposatzearen kontra” daudela ikustarazi nahi dute sinadura bilketagaz. Atxikimenduak batzeko kanpaina bi eskualdeetan egingo dute, “herritar guztiengana” heltzeko helburuagaz. Ondarrutarrak dioenez, mezua argi dute: «hau ez da gure eskualdeek merezi daben neurriko plana». Izan be, LZPa Aldundiaren bulego baten [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Amoroto, Aulesti, Gizaburuaga, Herriak, Munitibar, Politika | Ez dago iruzkinik »

Euskal Herriko kluben artekoak bost txapel utzi ditu Lea-Artibai eskualdean

2012/03/06
Nork
Euskal Herriko kluben artekoak bost txapel utzi ditu Lea-Artibai eskualdean

Zestaz txapel bi, palaz bat eta eskuz beste bi. Hori da Euskal Herriko Kluben Arteko Txapelketa amaitu ostean Lea-Artibaiko taldeek lortutako emaitza. Berriatuko eskola, Markina-Xemeingoa eta Lea-Motrollo izan dira kluben arteko lehiaren finalean ordezkariak eduki dituzten taldeak. Txapel denek, batek izan ezik, mutil izena daukate. Palaz, ordea, Lea-Motrollo taldeko nesken bikoteak ekarri du garaikurra etxera. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Amoroto, Aulesti, Gizaburuaga, Herriak, Kirola, Munitibar, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Lea-Artibaiko irudiak daude Bilbon ireki barri duten 36ko gerra erakusketan

Taro, Chim eta Capak ataratako argazkiekin osatu dute erakusketa. Ekainera arte egongo da zabalik, Bilboko Arte Ederren museoan. Maleta mexikarra deitutakoan agertutako irudiak dira oinarria. Maleta mexikarrean, galdutzat jotzen ziren  hiru negatibo kaxa agertu ziren. Erakusketa aurrez New Yorken eta Bartzelonan bakarrik egon da. Ekainean Madrilera eroangi¡o dute.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Aisia, Amoroto, Aulesti, Gizaburuaga, Gizartea, Herriak, Kultura, Munitibar | Ez dago iruzkinik »

Lea-Artibaiko bertsolariek aurrera egin dute BBK sariketan

Gaur hasi da BBK sariketa Durangon. Lea-Artibaik Bilboaldearen aurka zeukan kanporaketa, eta bertsolariak saio gogorra izango zela jakinda igo dira oholtzara. Nagusien mailan, Eneko Arrate eta Nerea Ibarzabal markina-xemeindarrek eta Xabier Iturraspe lekeitiarrak kantatu dute. Txikien mailan, ostera, Elene Lejarzegi, Josune Aramendi eta Naroa Loiola daude. Guztiak pozik agertu dira saioa bukatutakoan. Hurrengo kanporaketa Derion [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Amoroto, Aulesti, Gizaburuaga, Herriak, Kultura, Munitibar | Ez dago iruzkinik »

Aulestin eta Gizaburuagan bihar ospatu ditzute inauteriak eta Amoroton martitzenean

Aulestik eta Gizaburuagak bihar atarako dituzte morroak kalera, inauteri eguna ospatzeko. Egunerako hainbat ekimen antolatu dituzte bi herrietan. Aulestiarrek ondoko egitaraua prestatu dute egunerako: 12:15. Kalejira  LEXURI eta MIRARI trikitilariekin. 12:30. Inauteriri ongi etorria. 12:00etatik 14:00etara eta  15:30etatik 18:00etara. Jolas parkea. 12:45. Kuadrilen antzezpena kantoko aurretik. 13:30. Kontzentrazinoa plazan  “Euskal preso politikoen eskubideen alde”. 14:00 . Umeentzako herri bazkaria Mariano tabernan (kroketak, oilaskoa eta postrea). 14:45. Mozorro onenentzat sari [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Amoroto, Aulesti, Gizaburuaga, Herriak, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Durangaldeko finalak asteburura pasatu dituzte

2012/02/07
Nork

Esku pelotan, Durangaldeko B Txapelketako finalak jokatzekoak ziren joan den asteburuan. Baina eguraldia tarteko, partidak bertan behera utzi behar izan zituzten. Zapaturako jarri dute hitzordua, ordua eta lekua mantenduta; 16:30ean, Zaldibarren. Motrollo-Lea Ibarra Esku Pelota Taldeak hiru bikote ditu finalean: umeen mailan, Ondaro -Anitua eta txikien mailan, Arriaga-Zabala eta Uriarte-Muruaga. Azkan bi bikote horiek aurrez-aurre [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Amoroto, Aulesti, Bestelakoak, Gizaburuaga, Herriak, Kirola, Munitibar | Ez dago iruzkinik »

Toledoko elkarte baten literatur lehiaketan Rafa Lopezen narrazioa aukeratu dute argitaratua izateko

2012/02/02
Nork
Toledoko elkarte baten literatur lehiaketan Rafa Lopezen narrazioa aukeratu dute argitaratua izateko

Rafa Lopezek albiste ezinhobea jaso zuen abenduan. Toledoko (Ezpainia) Genaro Seguido Elkarteak antolatutako narrazio lehiaketara aurkeztutako testua argitaratuta izateko aukeratua izan zen. Jatorriz Lasarte-Oriakoa izan arren, azkan lau urtean Gizaburuagan bizi da, eta bertan idatzi zuen Bajo la lluvia izeneko narrazioa. Kontakizunak bi atal ditu: lehengoan, tren baten doan gazte baten pentsamenduak deskibratzen ditu. «Gaur [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Gizaburuaga, Herriak, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Bizkaiko Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Azokako emakume baserritarrei omenaldia egingo die Kimetzek gunean   duela 3 segundo · Ikusi

    Koadro txikiaOrdiziako Kimetz emakume taldeak, asteazkenero Ordiziako azokan lanean aritzen diren emakume baserritarren lana ikustarazteko eta horren aitorpena egiteko Gaur 8 azokan izeneko ikus entzunezkoa egin du. Ikus entzunezkoa datorren asteazkenean, hilaren 23an jarriko dute ikusgai azokan beratan. Bide batez, egun hori baliatu nahi dute Ordiziako azokan aritzen diren emakume guztiei omenaldia egiteko. Guzti horren berri emateko [...]


  • Mikel Goñi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Amarako jaietarako kartel eta pegatina lehiaketa antolatu dute gunean   duela 1 minutu · Ikusi

    Amarako jai batzordeak kartel eta pegatinen lehen lehiaketa antolatu du, festak iragartzeko eta festek irauten duten bitarteko festa giroa areagotzeko. Baldintza gutxi jarri dituzte lanak osatzeko. Karteletan “Amarako Jaiak 2012″ eta jaien datak, “uztailak 27,28,29, 30 eta 31″ atera behar dira. Pegatinen kasuan, berriz, “Amarako Jaiak 2012″ testua azalduko da. Batzordeak berak txertatuko ditu beharrezko [...]


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Talka eta talkak (Asteko errepasoa: Eñaut Gantxegi) gunean   duela 2 minutu · Ikusi

    Igaro da marejada, igaro da olatualdia. Iragan asteburuan, Olatu Talka dela eta, hainbat ekimenetan murgildurik ibili gara Gipuzkoako hainbat bazterretako artistak. Aitzakia Donostia 2016an Europako hiriburu kulturala izango dela, eta beraz, beronen aldeko aldarria egiteko aukera paregabea izan da. Ez dizuet ukatuko sentimendu gazi-gezak sortarazten dizkidala hiriburutartasun honek, eta duela urte pare bat saltsa horretan ni [...]


  • Errenteriako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Eztena antolatzen hasiko dira gaurtik gunean   duela 3 minutu · Ikusi

    Eztena antzerki jardunaldiak egingo dituzte ekainaren 13tik 17ra, eta jaialdi hori antolatzen duen Mikelazulo kultur elkarteak lantaldeak sortu ditu hori antolatzen hasteko. Hiru dira: Sortzaileak, Antolatzaile-programatzaileak eta Ikusleak. Eztena parte hartzailea sortu nahi du, eta herritarrak animatu ditu joatera.

    Hala, lehen bilera gaur egingo dute, 19:00etatik aurrera, Niessen kulturguneko auditoriumean.


  • Bizkaiko Bertsolari Txapelketa-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 4 minutu · Ikusi


Azken Eztabaidak