Urzabal Guraso Elkarteak 18 urte bitarteko herritarren sormena beharrean jarri nahi du. Ipuin lehiaketa antolatu dute. Gaia librea da. Adinaren araberako banaketa egin dute eta aurkeztu beharreko beharrak be ezberdindu. LH1 eta 2ko ikasleek txantiloi bereziak erabiliko dituzte. Txantiloi horiek Urregarai eskolan eskuratuko dituzte. LH3tik gorakoek ipuinak ordenagailuz idatzi beharko dituzte. Behar guztiak barikurako prest [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Aulesti, ipuinak, lehiaketa, Urzabal
Bidalita Aisia, Aulesti, Herriak | Ez dago iruzkinik »
Artedrama topaketak hasteko ordu gutxi batzuk baino ez dira geratzen. Antzerkigintza oihalaren atzetik ateratzeko prest dago. Apirilaren 9tik 14ra izango da ekitaldia, Aulestiko Udalaren eta Artedrama Euskal Laborategiaren (ADEL) ekimenez. Antolatzaileek diotenez, alde bien ahaleginari esker izan da posible beste urte batez antzerkiak lekua edukitzen jarraitzea Pazko Astean. Arrakasta ziurtatuta dago. VII. Artedrama Topaketak Apirilak 9, astelehena Obra: Maitasunaren arbola. Taldea: Joxe Mari Carrere Disziplina: Ipuin kontaketa. Lekua: udal aretoa. Ordua: 21:00. Sinopsia: «Ipuin ikuskari honek ibilbide bat proposatzen du munduko kultur ezberdinen mito eta ipuinetan barrena, sexu kontuak ahoan. Gero, erotismoaz hitz egiten [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:antzerkigintza, Artedrama Topaketak, Aulesti
Bidalita Antzerkia, Aulesti, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Lea Ibarreko herrietan (amankomunazgoko kide izan edo ez) erabateko izan da. Munitibar, Aulesti, Gizaburuaga, Amoroto, Mendexa eta Ispasterreko udaletxeak itxita zeuden goizean goizetik. Eta ikastetxea duten herrietan be – Aulesti, Amoroto eta Ispaster-, ikastetxeak itxita egon dira. Denda txikiek eta tabernak be baiezkoa emon diote grebari herri txiki guztietan. Okamika industrialdea (Gizaburuaga) be guztiz itxita [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:greba, lea Ibarra, martxoaren 26
Bidalita Amoroto, Aulesti, Gizaburuaga, Gizartea, Herriak, Munitibar | Ez dago iruzkinik »
Zazpi parte hartzailek salto egingo dute Aulestiko probalekura asteburuan: zapatuan, 21:00etan, Bermeoko Erauzkin eta Asier Alegria, Laudioko Aldama eta Kortezubiko Garmendiaren txanda izango da. Domekan, 18.00etan, ostera, Aulestiko Maider Uriarte eta Juan Martiartu eta Atxuriko Xabier ariko dira nor baino nor. Guztiek helburu bera izango dute, joan den asteburuan Juan Uriarte Koba -ren zaldiak egindako marka [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:koba, probak, probalekua, saioa, zaldiak
Bidalita Aulesti, Herriak, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Lea-Artibaiko bertsolariek aurten be BBK sariketaren finalean egoteko txartela lortu dute. Azkan hiru urtean finalean topatu duen taldea gainditu dute horretarako: Ipar Uribe. «Iaz txapela eurek eroan zuten. Han gelditutako arantza kendu dugu gaurko [atzoko] saioan», dio Lea-Artibaiko nagusien mailan aritu den Eneko Arratek. Bi taldeetako bertsolarien artean aldaketa ugari egon dira. Ipar Uribek oso [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:BBK sariketa, bertsolariak, finala, Lea-Artibai
Bidalita Amoroto, Aulesti, Gizaburuaga, Herriak, Kultura, Munitibar, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
«Txakurra edukitzea polita da, baina erantzukizuna dakar beragaz. Hori gogorarazteagaz batera, dituzten betebeharrak argi edukitzea lortu nahi izan dugu». Horrebestez azaldu du Aulestiko alkate Mikel Ansotegik txakurren araudia etxez etxe banatzearen zergatia. Udaletxean jasotako kexak izan dira txakurren ugazabei «erantzukizunez jokatzeko» eskatzera eroan dituena. Auzoguneetatik eta Lea ibilbidearen inguruetatik jaso dituzte aitaturiko kexak. «Txakurrak, eta zenbaitetan txakur handiak, topatu ditu jendeak solte, eta inguruan ugazaba barik, gainera. Horrek beldurra sentiarazi dio zenbaiti; segurtasun eza». Hori ekiditeko, indarrean dagoen araudia zabaldu dute. «Txakurrena, baina, ez da Aulestiko arazo bat , eta bidalitako araudia ez da udalak eginiko zerbait, legez ezarrita dagoena [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:araudia, betebeharra, erantzukizuna, kexak, segurtasuna, txakurrak
Bidalita Aulesti, Herriak, Paperekoa, Udala | Ez dago iruzkinik »
BBK sariketako finalean egongo da aurten be Lea Artibaiko taldea. Ipar Uribeko betsolariei irabazi diote gaur Derion, eta horrek finalerako txartela emon die. Ipar Uribe iazko irabazlea zen, baina aurten oso talde gaztea oholtzaratu du, eta bertsolarien gaztetasuna eta esperientzia falta nabaria izan da. Lea Artibaikoak, ostera, eroso aritu dira, baita txapelketan lehen aldiz aritu [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:BBK sariketa, bertsolariak, finala, gazteak
Bidalita Amoroto, Aulesti, Gizaburuaga, Herriak, Kultura, Munitibar | Ez dago iruzkinik »
Unai Urruzuno Ondarroa ko bizilagunaren berbetan, “LZPa bertan behera uztearen alde, eta halako gauza garrantzitsuak goitik behera inposatzearen kontra” daudela ikustarazi nahi dute sinadura bilketagaz. Atxikimenduak batzeko kanpaina bi eskualdeetan egingo dute, “herritar guztiengana” heltzeko helburuagaz. Ondarrutarrak dioenez, mezua argi dute: «hau ez da gure eskualdeek merezi daben neurriko plana». Izan be, LZPa Aldundiaren bulego baten [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:PTP, sinadura bilketa
Bidalita Amoroto, Aulesti, Gizaburuaga, Herriak, Munitibar, Politika | Ez dago iruzkinik »
Martxoan bigarren asterako jarri dute, oraingoan, Trolebu Elkarteko kideek Ordenagailuekin jolasean deitutako jarduera. Berorren bidez, «hezkuntzan, informatikarako euskarazko hainbat lanabes» daudela erakutsi nahi diete gazteenei. 12 urte bitarteko aulestiarrak dira udal areto nagusian jarritako ordenagailuetan jolastera hurbiltzen direnak. «Txikienek marrazkiak egiteko programak nahiago dituzte», diote antolatzaileek. «Marrazkia aukeratu, inprimatu eta margotzea da gehien gustatzen zaiena. [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:euskara, jolastu, ordenagailuak, Trolebu
Bidalita Aisia, Aulesti, Gizartea, Herriak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Zestaz txapel bi, palaz bat eta eskuz beste bi. Hori da Euskal Herriko Kluben Arteko Txapelketa amaitu ostean Lea-Artibaiko taldeek lortutako emaitza. Berriatuko eskola, Markina-Xemeingoa eta Lea-Motrollo izan dira kluben arteko lehiaren finalean ordezkariak eduki dituzten taldeak. Txapel denek, batek izan ezik, mutil izena daukate. Palaz, ordea, Lea-Motrollo taldeko nesken bikoteak ekarri du garaikurra etxera. [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:esku pelota, kluben artekoa, pala
Bidalita Amoroto, Aulesti, Gizaburuaga, Herriak, Kirola, Munitibar, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »