Adin guztieko aulestiarretan pentsatuta, Itsasbide ipuinak ikuskizuna aukeratu du Trolebuk otsailaren hirugarren astebururako. Emanaldia barikuan izango da, 18:00etan, udal erakusketa aretoan, eta izenak iradokitzen duen bezala, itsasoa izango da emanaldiaren gai nagusia.
Iker Diaz ipuin kontalaria da ikuskizunaren protagonista. Hura izango da itsasoari lotutako kantuak eta istorioak interpretatuko dituena. Euskal Herriko txokoetan aritu ostean, kritika onak jaso ditu. Honela definitu dute emanaldia: «Istorio entretenigarriz eta kantu eder hunkigarriz osatua dago. Ozeanoetako bizia eta harmonia goratzen ditu era atsegingarri, ludiko eta hunkigarrian, eta bertan bizi diren izaki eta altxorrak irudikatzen ditu».
Ondo pasatu eta ikasi
Itsasbideko ipuinak helburu bikoitzagaz prestatutako ikuskizuna da. Alde batetik, ikus-entzuleentzat atsegina izatea lortu nahi dute; beste alde batetik, batez be, umeak kontzientziatu nahi ditu.
Ekologiaren eta dibertsitatearen aldeko jarrera bultzatzen du. «Ezinbestekoa da umeen bihotz xaloetan ernaltzea lur osoaren etorkizuna zaindu beharra», diote taldekideek. «Umeen irudimenaren ur handi eta sakonak argiztatzen dituzten itsasargiak dira, eta planeta urdin honek behar lukeen tratu arduratsuaren aldeko bidea erakusten dute».
Ekonomi zergari dagokion matrikula jendaurrean jarri du Amorotoko Udalak. Modu horretan hasiera emoten diote herritarrek alegazioak jartzeko daukaten 15 eguneko epeari. Otsailaren 29a izango da [...]
Irakurri gehiago







