Esku pelotan, Durangaldeko B Txapelketako finalak jokatzekoak ziren joan den asteburuan. Baina eguraldia tarteko, partidak bertan behera utzi behar izan zituzten. Zapaturako jarri dute hitzordua, ordua eta lekua mantenduta; 16:30ean, Zaldibarren. Motrollo-Lea Ibarra Esku Pelota Taldeak hiru bikote ditu finalean: umeen mailan, Ondaro -Anitua eta txikien mailan, Arriaga-Zabala eta Uriarte-Muruaga. Azkan bi bikote horiek aurrez-aurre ariko dira. Beraz, txapel bat ziurtatuta dute Leakoek.
Ekonomi zergari dagokion matrikula jendaurrean jarri du Amorotoko Udalak. Modu horretan hasiera emoten diote herritarrek alegazioak jartzeko daukaten 15 eguneko epeari. Otsailaren 29a izango da [...]
Irakurri gehiago








