Stefen Fangmeierren Eragon ikustea da bihar arratsalderako Trolebu Elkarteak eskaintzen duen plana. 2006an AEBn egindako filmak akzioa eta fantasia hartzen ditu bere baitan.
Adin guztietako ikus-entzuleek ikusteko filma aukeratu dute otsailari hasiera emoteko, baina bereziki, gazteenak dira filma horren jomuga. 17:30ean, udal areto nagusian eskainiko dute.
Hilaren 10ean, ostera, marrazki bizidunen txanda izango da: Franklin eta lakuko altxorra eskainiko dute.
Ekonomi zergari dagokion matrikula jendaurrean jarri du Amorotoko Udalak. Modu horretan hasiera emoten diote herritarrek alegazioak jartzeko daukaten 15 eguneko epeari. Otsailaren 29a izango da [...]
Irakurri gehiago








