Murlan zerbitzu enpresen parkea sortzeko 250 mila euro eskuratu ditu Udalak

Zerbitzu eta teknologia barrien enpresa parkearen egitasmoak aurrerapauso bat emon du. Izan be, Udalak 250 mila euro eskuratu ditu Murla auzoko proiektua egin ahal izateko.
Udalak egitasmoa finantziatzeko beharrezkoa duen diru kopuruaren erdia da aitatutako kopurua, eta Herrialdeen Garapenerako Europako Diru Laguntzen departamendutik eskuratu du. Beharrezkoak dituen 483.000 euroak osatu ahal izateko, Bizkaiko Foru Aldundiara eta Eusko Jaurlaritzara jo du orain Udalak.
Enpresa gune barriaren egitasmoak Leako Amankomunazgoaren, Okamika industrialdearen eta Azaro Fundazioaren babesa jaso du. «Okamikan industria alorreko enpresak baino ezin dira ipini eta gero eta gehiago dira leku aproposa eskatzen duten zerbitzu enpresak. Horregatik pentsatu genuen Murlako proiektua bultzatu behar zela», adierazi du Jon Bollar alkateak. «Eskualde guztiko enpresentzat egongo da zabalik», azpimarratu du.
3.500 metro kuadro
Egitasmoaren garapenerako ia 3.500 metro kuadro erabiliko dituzte. Bertan, alde batetik, zerbitzu eta teknologia barrian arloko enpresak hartuko dituen eraikina egongo da; eta beste alde batetik, ofizio zaharren erakustoki eta, aldi berean, aisialdirako gune, izango den parkea.
Enpresak hartuko dituen eraikina gaur egun bertan den «zerrategi degradatuaren» lekuan eraikiko da. «Zerrategi horrek, garai batean, ingurukoei beharra emoten zien, baina urteak daramatza  hutsik, hondatuta eta erortzekotan», gaineratu du.
Eraikinak bi mila metro kuadroko azalera eraikia edukiko du;  inguruko urbanizazioa kontuan hartuz gero, 2.800 metro koadro beteko dituen gunea izango da. Hiru planta edukiko ditu. Behekoa erabilera anitzeko espazioa izango da: enpresen jardunerako zein ekintza jendetsuak antolatzen direnerako erabili ahalko da.
Egitasmoan jasota gelditu da Udalak zer lortu nahi du: «Mendeeetan herriko gune erabakiorra izandakoa berreskuratzea, denbora eta erabilera barrietara egokitzea eta galdua duen itzala eta erreferetzialtasuna itzultzea».
Zerrategiaz gain, XII-XIV. mendeen artean garratzi handikoa zen eliza bat ere badago Murlan. «Haren inguruan ehorzketak egin izanaren usteak, azterketa arkeologikoren bat egin beharra ekar lezake. Horretaz gain, zerrategiaren jardunak lurra kutsatu duen aztertu beharra dago; eta, hala balitz, garbitu. Guzti horrek kostuen gorakada suposatuko luke».
Lurrak eskuratzeko beharrean
Egitasmoa aurrera eroan ahal izateko Udalak Murlako lurren jabetza eskuratu behar du. Hori horrela izateko beharrean hasita dago.
Lur jabeekin batu eta adostasun batera heldu nahian dabiltza momentuan. «Ez dugu orain arte akordio batera heltzea lortu; eskatzen dutena neurribakoa delako». Gauzak horrela, Udalak ez du baztertzen jabetza kentzea. «Adostasunera heltzea da nahi duguna, baina lehentasuna urbanizazio lanekin hastea da».

Etiketak: , , , , , , , ,

Bizkaiko Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Hondarribiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Pakea Bizkaia etzi Hondarribian lehorreratuko da gunean   duela 1 minutu · Ikusi

    Unai Basurkoren Pakea Bizkaia belaontzia Hondarribiko Kirol Kaian lehorreratuko da etzi arratsaldean eta astearte arte izango da Hondarribian. Ondoren, Pasaiarantz abiatuko da. Astelehen goizean Hondarribiko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako laugarren mailako ikasleak belaontzia ikustera joango dira, eta 17:30etik 19:30era gainontzeko bisitari guztientzat irekiko dute. Ekimen honen helburu nagusia Pakea Bizkaia proiektua azaltzea da, hala proiektua hedatu


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Biniloa, festarako aitzakia gunean   duela 8 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaUrtean behin Beasaingo Igartza auzoko jaietan musika jartzeko ohitura zuen Jon Olanok (Beasain, 1973). CDekin aritzen zen, bera bakarrik, bost-sei orduan. Gerora, Beasaingo gaztetxean kontzertuak-eta izaten zirenean, Olanok erabaki zuen festari segida emateko musika jartzea, jendea garagardo batzuk hartzen ari zen bitartean. Egoitz Irizar (Beasain, 1975) gehitu zitzaion zeregin horretara. Igartzako hurrengo festetan, elkarrekin aritu [...]


  • Eneritz Zabaleta-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 12 minutu · Ikusi

    Atzo hegazkinean BOko zale guti (5 kondatu nituen) eta gehienak Londresera bestela jiniko turistak. Hala ere euskara bili-bolo zebilen. Ez litaike gaizki karrikan berdin balebil


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Kanpanolue’ berbena bihar, 18:00etan, Errebote plazan gunean   duela 17 minutu · Ikusi

    Koadro txikia

    “Kanpanolue” haur eta familientzako berbena parte-hartzailea egingo dute bihar, larunbata, Villabonan. Antzezlana Erreboteko plazan izango da, 18:00etan, eta euria egiten badu, Berdura plazan egingo dute. Ikuskizunari buruzko informazioa: http://www.eidabe.com helbidean zintzilikatu dute.


  • Eneritz Zabaleta-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 19 minutu · Ikusi

    20:00 orenetan (Londresko orena) izanen da finala, 21:00etan Euskal Herrian. Hegoaldean telebista katerik ez du emanen finala. Aukera onena Berriketanetik jarraitzea edo txartel gorri zuzen bat bilatzea…


Azken Eztabaidak